XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) urduri jarri ziren hitz hartueman hark iragartzen zuen eztabaida berria zela-eta.

- Kontuz, Ugarte -egin zion Laurak amenazu mahaiko beste guztien ixiltasun baitan-.

Niri ez egin txantaiarik.

Konprenitu behar dena konprenitzen baduk, Pascal ez duk tartean sartuko.

Umeak burua altxatu zuen bere izena entzutean, baina laster batean bere platereko bigarren zigalaren azala kentzeari ekin zion.

- Adulterioan harrapatu nau, edo hori uste du behintzat -argitu zuen Ugartek, Stefanori begira-.

Orain dela ordubete-edo gertatu da.

Piszinara joan da bainu bat hartzera, eta zer ikusi du piszina parean?

Ba auto bat galtzadan aparkatuta.

Eta autoan ni neroni lagun batekin.

- Nuriarekin, niri sukaldean laguntzeko kontratatu omen zuen ipurtaundi horrekin -argitu zuen Laurak.

Mahaiko guztiek oso kontzentratutak ziruditen zigalei jakia ateratzen-.

Zer iruditzen zaizue?

Doro eta denok afaria prestatzen, eta bitartean bera eta nire senarra auto batean...

Laurak bukatu gabe utzi zuen esaldia eta Mikeli begiratu zion.

- Niri ere amorrazioa emango lidake, ez egin dudarik -lagundu zion Mikelek.

Adiskidetuta zegoen Laurarekin.

- Lagun maiteok, eszena hau pazientzia handiz entzuten ari zarenetok, nik esango dizuet zer gertatzen den -hasi zen Ugarte bere modu teatralean eskuan zerbeza-bete edalontzi bat zuela.

Guztiarekin, ohi baino aztoratuago zegoen-.

Ba gertatzen da Nuriak gidatzeko karneta atera nahi duela eta ni erakusten ari natzaiola, eta gure galtzada honetan gainera, ez Montserrateko kobazulo ilun batean edo garrigako pista izkuturen batean.

Eta gaur ere horretan ari ginen.

Eta orduan azaldu da nire andrea, leninista sutsu bat ia denok dakizuen bezala, eta adulterotzat tratatu nau aurreneko hitzetik.

Gehiago ematen zuen Bibliako andretto bat Leninen alaba baino.

Baina beharbada kazetariari begiratu zion zuzenki gai hau ez zaizu interesatuko, Stefano, zeren zuk ez duzu gaurko matrimonioen egoera gaiztotuari buruzko erreportai bat egin nahi, baizik eta futbolaren eta futbolarien bizimoduari buruzkoa.